Nortzuk gara

Ongi etorria ADEGIra, Gipuzkoako Enpresarien Elkartera

ADEGIk enpresa interesak sustatu eta defendatzen ditu eta Gipuzkoako enpresariak ordezkatzen ditu.

ADEGIk enpresa interesak sustatu eta defendatzen ditu eta Gipuzkoako enpresariak eta enpresak ordezkatzen ditu. Gipuzkoako enpresari sarearen topagune den elkartea 1977an sortu zen eta bitartekaritza lanak egiten ditu Administrazioarekin, sindikatuekin, erakunde politikoekin, profesionalekin eta iritzi publikoarekin. Era berean, ADEGIk enpresek aberastasuna eta bestelako onura sozialak sortzeko duten gaitasuna sustatzen du.

ADEGIk lan egiten du enpresa jardueraren lehiakortasuna eta garapena laguntzeko baldintzak sortzeko. Besteak beste, elkarteak informazioa eta aholkularitza eskaintzen die enpresa eta enpresariei honako arlo hauetan: laneko harremanak eta langileen kudeaketa, negoziazio kolektiboa, berrikuntza, lehiakortasuna eta ingurumena, prebentzioa eta laneko osasuna eta kalitatea.

Gainera, ADEGIk beste hainbat aukera eskaintzen dizkizu, hala nola: prestakuntza, langile hautaketa, administrazioari zuzendutako kontsulten kudeaketa, zure enpresako bilerak egiteko elkartearen areto eta instalazioak erabiltzeko aukera eta hirugarrenekin daukazun harremanetarako baldintza hobeagoak.

Interesatzen zaizu: