Nortzuk gara

Agurra

Ongi etorria ADEGIra, Gipuzkoako Enpresarien Elkartera. 1977an sortu zen elkarteak Gipuzkoako enpresarien bitartekari eta bozeramaile lanak egiten ditu eta hogeita hamar urte baino gehiago daramatza enpresa interesak defendatzen eta sustatzen.

ADEGI saiatzen da, haren baliabide profesional eta bazkidetuen bitartez, enpresa eta enpresarien espiritua sustatu eta balioesten bai botere publikoen aurrean eta bai iritzi publikoaren aurrean ere.

Bestetik, ADEGIk informazioa eta aholkularitza eskaintzen die enpresa eta enpresariei honako arlo hauetan: laneko harremanak eta langileen kudeaketa, berrikuntza eta lehiakortasuna. Gainera, enpresariak ordezkatzen ditugu erakunde ekonomiko eta sozial nagusien aurrean.

ADEGIk Gipuzkoako jarduerako sektore guztietako enpresa-bazkideak ditu. Bazkide diren enpresa guztiak haien erabakiz egin dira ADEGIren bazkide eta afiliatu.

Gure web gunera ongi etorria ematen dizugu eta espero dugu Gipuzkoako enpresen egoitza birtual honi egiten diozun bisitari esker ADEGI elkartea ezagutzea.

Eduardo Zubiaurre presidentearen argazkia

Eduardo Zubiaurre
Presidentea

José Miguel Ayerza idazkari nagusiaren argazkia

José Miguel Ayerza
Idazkari nagusia

Interesatzen zaizu: