Nortzuk gara

Barne Antolaketa

Hauek dira ADEGIren ordezkaritza organoa, organo erabakitzailea eta betearazlea, hurrenez hurren: Batzar Nagusia, Zuzendaritza Batzordea eta Batzorde Betearazlea.

Batzar Nagusia bazkidetuta dauden eta eskubide guztiak dituzten enpresa guztiek osatzen dute eta Elkartearen organo gorena eta burujabea da.

Zuzendaritza Batzordea ADEGIren jarduera zaindu eta kontrolatzen duen organo gorena da. Batzarren arteko denboralditan Batzar Nagusia ordezkatzen du eta batez ere Batzorde Betearazleak burutzen dituen jarduerak eta adosten dituen hitzarmenak kontrolatzen ditu.

Batzorde Betearazlea Elkartearen kudeaketarako organo gorena da eta elkartea ordezkatzen du erakundeen eta hirugarrenen aurrean.

Interesatzen zaizu: