- Hasiera
- Nortzuk gara
- Historia
Nortzuk gara
Historia
Sortu zenetik, 1977an, ADEGIk hainbat une garrantzitsu bizi izan ditu baina zoritxarrez ETAk gure presidentea Joxe Mari Korta erail zuen eguna izan zen, dudarik gabe, ADEGIren historia gehien baldintzatu duen gertakaria.
Egun hartan "Korta espiritua" jaio zen zeinak Joxe Mari Kortaren zeregina sakonki definitzen duen: eguneroko lana, giza mailako gauza txikiekiko maitasuna, izaera berritzaile eta ekintzailea eta konpromiso pertsonala, enpresakoa eta instituzionala. Balio horiek guztiek definitzen dute Joxe Mari Korta eta Gipuzkoako enpresa etorkizunaren euskarri ezin hobeak dira.
1977, BATZAR ERATZAILEA
ADEGIk bere Batzar Eratzailea ospatu zuen1977ko otsailaren 25ean. Garai hartan ia bakarra zen enpresa-eredu bat abian jartzen zen: enpresa-asoziazismoa. Enpresa elkarte berri horretan enpresa bakoitzak botoa zuen. Elkarteak Gipuzkoako enpresa guztiak ordezkatzen zituen eta sektoreka, eskualdeka eta enpresa tamainaka egituratuta zegoen.
Sortu zenetik, ADEGIk enpresa interesak sustatu eta defendatu ditu eta Gipuzkoako enpresen beharrei erantzun die elkartearen historia definitzen duten hainbat ekimenen bitartez. Elkartearen ibilbidea atal honetan ikus dezakezu.

1980, ELKARGI
1980n, ADEGIk ELKARGI sortzen du, Estatuko lehen Elkarren Bermerako Sozietatea.

1983, CONFEBASK
1983n ADEGI CONFEBASK-en sorrera sustatzen du eta bertan parte hartzen du. CONFEBASK Euskadiko enpresa guztiak biltzen dituen lehen enpresa erakundea da. Ekimen honen ondorioz, izaera soziolaborala duten hainbat erakunde sortzen dira. euskal enpresariek erakundeetan parte hartzen dute. Horrela, Laneko Harremanetako Kontseiluak, Kontseilu Ekonomikoa eta Sozialak, Lanbide Prestakuntzako Euskal Kontseiluak edo Etengabeko Prestakuntzarako Fundazioak (Hobetuz) , besteak beste, haien lehen urratsak eman zituzten.

1989, ETORPENSION
ADEGI, junto con ELKARGI, SEA y CEBEK, crea ETORPENSION EPSV en 1989. ETORPENSION irabazi xederik gabeko Euskal Herriko Borondatezko Aurreikuspen Erakunde bakarra da; enpresari profesional eta zuzendariei, erretiro, heriotza, ezintasuna, langabezia eta gaixotasun gertakizunetarako babesa eskaintzen die, berezko kudeaketa eredu batean oinarrituz.
Gaur egun, Etorpension B.G.A.Ek 1400 bazkide baino gehiago eta 81 milioi euroak gainditzen dituen ondarea dauka.

1996, GEROA PENTSIOAK B.G.A.E
1996n, ADEGIk eta zentral sindikalek GEROA PENTSIOAK BGAE sortzen dute Metalaren Hitzarmen Kolektiboan oinarrituta. Estatutako lehen erakundea da gizarte-aurreikuspena negoziazio kolektiboaren bidez lantzen duena. Hau da bere xedea: langilea babestu haren erretiro, ezintasun edota heriotzatik eratorritako bestelako pentsioak (alarguntasuna, zurztasuna, eta beste batzuk) osatuz.
Urte hauetan, erakundea Gipuzkoako ekonomiaren 17 sektore berritara hedatu da hitzarmen kolektiboen bidez eta 2008an jarduera sektore berriak atxiki dira. Guztira 9.000 enpresa eta 170.000 langile ditu (120.000 baino gehiagok aldizkako ekarpenak egiten dituzte) bazkide.
Orain arte 700 milioi euro baino gehiago inbertitu dira Errenta Finkoan, Errenta Aldakorrean eta bestelako aktiboetan, baita Gipuzkoako eta Euskadiko industria-ehuneko enpresetan egindako Inbertsio Zuzenetan ere. Horrela, erakundearen oinarrietako bat betetzen da, hots, egiten dituen inbertsioetatik batzuk gure ekoizpen-ehunaren garapenera zuzentzea, betiere segurtasun eta errentagarritasun bermeekin.

1999, ERRELEBO-KONTRATUA ETA ISO 9001 ZIURTAGIRIA
Errelebo-kontratu berria onartu zen. Gipuzkoa XXI Forotik ateratako gogoeten ondorioz, ADEGI Laneko ministerioarekin harremanetan jarri zen aurretik zegoen Errelebo-kontratoa aldatzeko. Horri esker, Errelebo-kontratu berria onartu zen.
ISO 9001 Ziurtagiria. Urte horretan, ADEGIk ISO 9001 ziurtagiria lortu zuen, ziurtagiri hori zuen Europako lehen enpresa elkartea bilakatuz.Elkarteak bere kalitate politikarekin jarraitu zuen eta ondorioz, Laneko Arriskuen Prebentzioko ISO 81900 eta ingurumeneko ISO 14001 ziurtagiriak lortu zituen. Era berean, lehen ebaluazioa burutu zuen EFQM arauari jarraiki.

2002, 25. URTEURRENA.
ADEGIk bere sorreraren 25. urteurrena bi ekimen garrantzitsurekin ospatu zuen: alde batetik, Miramongo Parke Teknologikoan, ekainaren 7an, Gipuzkoako enpresariari Gipuzkoarekiko duen konpromiso pertsonala, profesionala eta instituzionalagatik egindako omenaldia eta bestetik, Gipuzkoako gizartearekin, eragile ekonomiko eta sozialekin, erakundeekin eta administrazioekin elkartzea Kursaal Jauregian.
Bestetik, 25. urteurrena zela eta, ADEGIk Elkartearen historiaren irudiak jasotzen zituen "ADEGIren 25. urteurrena" liburua argitaratu zuen.
2007, PLAN ESTRATEGIKOA
Sortu zenetik ia hogeita hamar urte pasa ondoren, ADEGIk eten bat egiten du elkartearen orainaldia eta etorkizunari buruzko gogoeta modu kolektiboan egiteko.
Horren emaitza ADEGIren Plan Estrategikoa izan zen. Bertan, etorkizunean elkartearen egitura eta jarduerak baldintzatuko dituzten oinarrizko aukerak zehazten dira. Hau da, Plan Estrategikoa hain da garrantzitsua ADEGIren norabidea eta bizitza eta zereginaren zentzua ezartzen duela.

ADEGIk bere egitura berrantolatzen du 2008-2012 Plan Estrategikora egokitzeko eta bazkide diren enpresen beharrei hobeto erantzuteko. Horrela, ADEGI hiru lan arlotan antolatzen da: Laneko Harremanak eta Pertsonen Kudeaketa, Lehiakortasuna eta Berrikuntza eta Enpresa eta Kanpo Harremanak. Era berean, ADEGIko Zuzendaritza Batzordeak José Miguel Ayerza Mendiburu idazkari nagusi izendatzen du.

