- Hasiera
- Nortzuk gara
- Zeregina
Nortzuk gara
Zeregina
ADEGIren Zeregina enpresa interesak sustatzea eta defendatzea da, kalitatezko zerbitzua eskaintzea eta enpresei laguntzeko proiektuak sortzea haien beharrei (oraingoak eta etorkizunekoak) erantzuteko.
Hori lortzeko honako konpromiso hauek hartzen ditu elkarteak
- Barne antolaketari dagokionez, elkarteak izaera ekintzailea, parte-hartzea, hobekuntza eta entzute aktiboa ezartzen ditu antolakundeko maila guztietan aplikagarriak diren jardunbide arau bezala, interes politikoak eta sozialak aparte utzita.
- Elkarteak adostasunaren kultura sustatuko du baita enpresen arteko lankidetza eta etengabeko hobekuntza ere enpresa bizitzako ekimenaren eta etikaren barruan.
- Elkarrizketa soziala eta negoziazio kolektiboa garatuko du, leial eta erantzukizunez jokatuz eta egonkortasun soziala eta lehiakortasuna bultzatuko duten laneko harremanak sustatuz.
- Batez ere lan egingo du enpresarien beharrak antzemateko eta horien jarraipena egiteko. Horretarako, enpresarien iritziak entzun eta ezagutuko ditu.
- Enplegua sortzeko, laneko segurtasun eta osasuneko eta prestakuntzako politiketan modu aktiboan parte hartuko du baita ingurumenaren zaintzan ere.
- Instituzio eta enpresa eta hezkuntza antolakunde ezberdinekin elkarlanean arituko da, batez ere, Lanbide Heziketarekin eta Unibertsitatearekin.
ADEGIren azken helburua da lidergo soziala lortzea Elkartea enpresen arteko topagune eta erreferente bilakatu dadin, enpresen lana goraipatuz eta kohesio soziala eta Herriaren egituraketa sustatuz.
