- Hasiera
- Enpresa eta Kanpo Harremanak
- Enpresariaren irudia gizartean
Ekintzailetza
ADEGIk Sustatzaileen Foro bat du eta horrek euskarria ematen die Gipuzkoan Ekintzailetzaren erronka-egileei.
Zer da ADEGIren Ekintzailetza Foroa?
Ekintzailetza Foroa elkarlanerako eta ilusioz betetako proiektua da; bertan, ADEGIko kide diren Ekintzaileek proiektuak eta negozioa garatzeko erabilgarriak zaizkien bizipenak eta ezagutzak aldian behin partekatzeko konpromisoa hartzen dute. Badakite bakoitza "etapa" edo "egoera" desberdinean egon daitekeela, eta hori dela eta, beren esperientziak aprobetxatu nahi dituzte partekatu, balioetsi eta haiekin aberasteko.
Zergatik eratu zen?
Gipuzkoak ezin du onartu Ekintzailetza proiektu onak hainbat arrazoirengatik finantzaketarik eta laguntzarik gabe geratzea; ez direlako "ulertzen" (ebaluatzaileak, sarien eta laguntzen epaimahaiak...), enpresa sortzen garaian Ekintzailetzari euskarria emango dion beharrezko "ekosistema" arautzaile, fiskal eta soziala sustatuko duen "sare" edo "lobby" eraginkorrik ez dagoelako edo beste edozein arrazoi dela-eta.
ADEGIk Ekintzailetza babestu nahi du Gipuzkoan, ekintzaileen beharrei euskarria emango dien eta beste batzuk proiektuak sortzera animatzeko "ekosistema" sustatuz.
Ikaskuntzaren Foroaren Helburua
- ADEGIk Ekintzaileari eskainitako zerbitzu orokorrak erraztea, eta banako moduan, bakoitzaren beharretara zuzendutako zerbitzu pertsonalizatua martxan jartzea ( hotline ).
- Erakundearen baitan Ekintzaileen masa kritikoa ugaritzea.
Ekintzailea ADEGIra hurbil dadin sustatzea; horrela, barrutik, bere proiektua babestuko du tresnekin, sinergiekin eta Foroak berak sortutako ezagutzarekin. - Ekintzaileen aldeko neurrien proposamenean ekarpena egitea.
Nork hartzen dute parte Foroan?
Juan Mancisidor Kanpo Harremanen eta Marketin Zuzendaria da foroaren buru, eta Josean Rodriguez (Barne Dinamizatzailea) eta Xabier de la Maza (Kanpo Dinamizatzailea, Delifunart-en sustatzailea ) laguntza du.
Enpresa hauek hartzen dute parte:
1. Akting
2. AntProject
4. Delifunart
6. Ekiona
7. Garena Asesoramiento y Formación
8. IE Team
10. Metallied Power Solutions S.A.
11. Move Branding
12. Tak
13. Wattio
14. WaveGarden
15. Buzzko
Nola lan egiten dugu?
Modu presentzialean, Tailer formatuan (2 orduko iraupeneko bilerak), bi hilez behin gutxi gorabehera. Bilera horietan, ideiak partekatzen ditugu, eta lan-ildo horiei erantzuna emango dioten jarduera-lerroak eta trebakuntza-ekintzak proposatzen ditugu. Bilera guztietan aktak egiten dira; horien edukia networking-eko 2.0 laguntza-tresna batean partekatzen da.
Modu birtualean, albisteak, berriak eta gorabeherak partekatzen ditugu aipatutako laguntza-tresnan. Gardena izateaz gain, Foroaren lan-erritmoa mantenduko duen ideia eta berrikuntza interesgarrien parte-hartzea eta trukatzea sustatzen du; gainera, erantzuna ematen die Ekintzaileen behar posibleei.
Harremanetarako.
Juan Mancisidor jmancisidor@adegi.es
Josean Rodriguez jrodriguez@adegi.es
Dokumentuak Bazkideak
- 2008/10/23 - » : Presentación BAN Euskadi 23.10.08.