Enpresariaren irudia gizartean

Beren ekimenekin enpresariek sortzen dute herrialde baten enpleguaren zatirik handiena eta aberastasuna, ahalegin baterakoa, isila, egunerokoa eta adorez eta ilusioz egindakoari esker. Hala ere, batzuetan, gizartean enpresariari buruz dagoen irudia ez dator bat azaldutako errealitate horrekin.

ADEGI-k, jarduera eta ekintza ezberdinen bidez, enpresariaren eginkizunari, enplegua, aberastasuna, ezagutza eta beste onura sozial batzuen sortzaile gisa, balioa eman nahi dio eta hedatu egin nahi du, Gipuzkoako gizarteak dagokion esker ona adieraz diezaien.

Gainera, ADEGI-k enpresa-ekimenaren esentzian dauden baloreak sozializatzeko lanean dihardu, arriskua, ardura, askatasuna, sakrifizioa edo pertsonalitatearen onarpen baloreak. Balore horien inguruan, sarritan ulertutzat edo ezagututzat jotzen direnak, beharrezkoa da behin eta berriz bueltatzea, beren gainean ezartzen direlako Gipuzkoako enpresa-sarearen iragana, oraina eta etorkizuna.

Enpresarien ekarpenak:

   2004  2005  2006  2007 2008 2009
Lan postuak
 202.491  208.140  213.843  223.473 227.071 218.300
Gizarte-Segurantzari kuotak (langabezia eta heziketa profesionala barne) milioi euro
 1.932  2.028  2.152  2.458 2.517 2.758
BPG ekarpena (milioi euro)  15.652  16.664  18.175  19.582 20.488 20.062
Soldatak (milioi euro)  6.788  7.285  7.837  8.585 8.979 8.679
Gizarte zerga (milioi euro)  356  411  487  556 530 322
BEZ (milioi euro)  814  948  1.076  1.207 1.046 915
Esportazioak (milioi euro)  4.430  4.981  5.412  6.249 6.677 5.105
Inportazioak (milioi euro)  3.041  3.235  3.566  4.006 3.942 2.686

Dokumentuak Bazkideak

Bilaketak egiteko formularioa

Bilaketa azkartu nahi baduzu hautatu ondoren aipatzen diren kategorietako bat: