Enpresa eta Kanpo Harremanak

ADEGIk parte hartzen duen jardunaldiaADEGIk enpresa eta enpresaburuak hartzen ditu bere jarduera guztien oinarritzat. Izan ere, elkartearen helburu nagusia haien interesak defendatzea eta balio erantsiko zerbitzuak sortzea da.

Gainera, ADEGIk helburu horiek lortzeko gako diren kanpo eragile askorekin lan egiten du.

Horretarako, ADEGIk Marketin eta Komunikazio ekintza ezberdinak garatzen ditu. Ekintza horiek batez ere zuzenduta daude enpresaren balioa ezagutarazi eta sustatzera, haren zerbitzuak hobetzera eta enpresekiko harremana indartzera. Era berean, ADEGIk aktiboki lan egiten du jarduera ekintzailea lantzen duten eragileekin, Gipuzkoako Enpresen Gizarte Erantzukizuneko ekintzak sustatzen ditu eta gure lurraldeko sektore ezberdinetako elkarteak dinamizatzen ditu.