- Hasiera
- Laneko Harremanak eta Pertsonen Kudeaketa
- Lanpostuak
Lanpostuak
Jaiotza-tasa baxua eta prestakuntza- eta ekoizpen-sistemen arteko desoreka direla medio, kualifikatutako langile-urritasunaren arazoa sortzen ari da gure enpresetan. Lan-merkatuan sartzen diren pertsonak gutxiago dira merkatu horretatik irteten direnak betetzeko behar direnak baino, eta are gutxiago izango dira. Gainera, ikasle-kopurua jaisteak askoz gehiago urrituko ditu, epe laburrean, Euskadiko industria-sektorean lan egiteko giza baliabide kualifikatuak.
Gaur egun gure industriak haztea zailtzen du gabezia horrek, baita horien iraupena arriskuan jarri ere, epe ertainean. Demografiaren ikuspuntutik, epe ertaineko itxaropen horiek are kezkagarriagoak dira, hazkunde ekonomikoa ez ezik, euskal ekonomia-eredua ere arriskuan jartzen baitute.
Horrenbestez, aurreikusten da esku-lan urritasuna egongo dela, honako sektore hauetan bereziki: industriarenean, enpresa-zerbitzuenean eta osasun-zerbitzuenean. Gabezia horren jatorria da, batik bat, ez dagoela eskatzen diren erdi- edo goi-mailako kualifikazio-ereduetara egokitzen den langilerik.
Inolako ekimenik baztertu ezin bada ere -denak baitira beharrezkoak eta ez baitago arazoa konpontzeko nahikoa izan daitekeen konponbide bakar bat- emakumezkoak industriaren sektorean sartzea eta etorkinen etorrera kontrolatua nahitaezko neurriak dirudite.
- Atzerritarrak kontratatzeko zerbitzua
- AdegiLan Sarean enplegurako ataria
- Lan-eskatzaileen (profesionalak zein ikasleak) curriculumak eskura izateko aukera, baita lan-eskaintzak, praktika-eskaintzak edo ikasketa-amaierako proiektuak argitaratzekoa ere, gure www.adegilan.com webgunean.
- Datu-baseetan eskuragarri dauden profilen adibideak
- Enpresetan praktikak egiteko programa:
- Deustuko Unibertsitatea:
- Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea (ESTE)
- Nafarroako Unibertsitatea
- Tecnun
- Mondragon Unibertsitatea
- Enpresa Zientzien Fakultatea, Oñatiko kanpusa
- Enpresa Zientzien Fakultatea, Bidasoako kanpusa
- Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (Eskoriatza)
- Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
- Zuzenbide Fakultatea
- Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola
- Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoa
- Kimika Fakultatea
- Farmazia Fakultatea
- Deustuko Unibertsitatea:
- Lan eta Gizarte Txostenak: enplegua, langabezia eta kontratazioa
Dokumentuak Bazkideak
- 2009/02/16 - » : Atzerritarrak kontratatzeko zerbitzua