Legedia
Zalantzarik gabe, enpresen interesak defendatzeko modu eragileenetako bat legeen zaintza eraginkorra egitea da, lobby eraginkor baten bidez arlo guztietan malguagoa den legedia bat sortze-aldera. ADEGIk egiazko proposamenak egiten ditu helburu hori lortzeko, legeak idatzi aurretik; gero, arauak onartutakoan, enpresen interesen aldeko interpretazioak eta aplikazioak sustatzen ditu.
ADEGIk, lurraldeko beste enpresa-elkarte batzuekin batera, zenbaitetan, eta Lan Harremanen Kontseilua edo Europako Sindikatuen Konfederazioa erakundeen bitartez, garrantzizkotzat jotako arauak aztertzen ditu eta beharrezko aldaketa-proposamenak egiten. Halaber, argitaratutako legeak ere aztertzen ditu horiei ere aldaketa-proposamenak egiteko.
Azkenik, ADEGIk funtsezko igortze-lana ere egin ohi du, interesgarriak izan daitezkeen legeak enpresa gipuzkoarren esku jarriz. Igortze-lan hori osotzeko, informazio gehiago osagarria ematen du, dela bana-banako aholkularitzaren bidez, dela lantegi eta jardunaldi berezien bidez.