Pertsonen kudeaketa

    Pertsonen garapena Gipuzkoako enpresek zuzentzeko dituzten moduen berrikuntza conciliación Enpresa kudeaketan gizon eta emakumeen berdintasunerako gida

Erakundeek pertsonen kudeaketa aintzat hartzea konplexua da, ondasun ikusezinak baitira. Baina beharrezkoa da erakundearen estrategia orokorrean lan-harremanen kudeaketari toki bat egitea, horretarako pertsona guztiak parte hartzera bultzatuz.

Enpresaren zeregina da pertsonen dohainak erabiltzea eta garatzea bultzatzen duten ingurune eta baldintza egokiak jartzea; pertsona horien guztien atzean ezagutza, gaitasunak, jokabide eta sormen jakin batzuk baitaude, eta horiek dira, hain zuzen ere, enpresa garatzea bermatzen dutenak.

ADEGIren datozen urteotarako lehentasunetako bat da pertsonak aintzat hartzen dituzten kudeaketa-modu berriak hedatu eta sustatzea, honako hauetan oinarrituta:

  • Talentua erakarri, kudeatu eta sustatzea, eta talentua prestatu eta atxikitzea (batez ere lan-bizitza eta norberaren bizitza uztartuz).
  • Norberaren lan-ibilbiderako plangintzak diseina ditzaten sustatzea.
  • Talentua ordaindu eta saritzeko sistemak egokitzea.
  • Antolakuntza-proiektuak arrakasta izan dezaten, barne-komunikazio egokia garatzea.

Horretarako, eta eragile instituzionalen eta akademikoen laguntzarekin, topaketa- eta gogoeta-guneak sortuko dira, enpresek pertsonen kudeaketari buruzko eztabaidak egiteko ADEGIrekin eta horren barruko zein kanpoko adituekin batera. Orobat, arlo horri buruzko barneko nahiz kanpoko "antenak" garatuko dira.

Nobedadeak eta Azpimarratzekoak Bazkideak

Dokumentuak Bazkideak

Bilaketak egiteko formularioa

Bilaketa azkartu nahi baduzu hautatu ondoren aipatzen diren kategorietako bat: