- Hasiera
- Laneko Harremanak eta Pertsonen Kudeaketa
Laneko Harremanak eta Pertsonen Kudeaketa
Hasiera-hasieratik ADEGIk oinarrizkotzat hartu ditu Laneko Harremanak. Izan ere, gure bertuterik nagusienen artean ondorengoak aipa ditzakegu: laneko legeria eta hitzarmen kolektiboak zehatz-mehatz ezagutzen ditugu, banakako aholkularitza emateko gaitasun handia daukagu eta alor honetan ematen diren aldaketak interpretatzen eta aplikatzen adituak gara.
Gizarte elkarrizketa eta negoziazio kolektiboa aktiboki bultzatzen jarraituko dugu gure ustez laneko harremanak egonkortzeko gako direlako.
Egoera ekonomikoa etengabe aldatzen den une honetan pertsonak inoiz baino garrantzitsuagoak dira antolakundeentzako. Horregatik, ADEGIk Pertsonen Kudeaketa jarri du bere lehentasun estrategikoen artean. Alor honen helburua da erantzuna ematea enpresen kezka nagusi honi: Nola gorde balio erantsia sortzeko ezinbestekoa den elementua, hots, pertsonen balioa eta ezagutza?