Berrikuntza

    Separación Centro de Apoyo a la PYME en Gestión de Propiedad Industrial PIDI

ADEGIk Gipuzkoako enpresa-sarean berrikuntza bultzatu eta sustatzeko konpromisoa du, berrikuntza baita lehiakortasunaren giltzarria.

Horregatik, gure lan-eremu nagusietako bat enpresekin lankidetzan aritzea da, berrikuntza-ahalmen handiagoa ekarriko duten kudeaketa-mekanismo berriak txertatzeko (modu sistematikoan eta errentagarritasunera bideratuta, betiere). Beste eremu garrantzitsu bat enpresen esparruan I+G jarduerak bultzatuko dituzten ekimen oro sustatzea da.

Horrez gainera, eragile batzuekin lankidetzan aritzeko erronka ere badugu (unibertsitateak, teknologia-zentroak, etab.), berrikuntzak Gipuzkoan dituen emaitzak indartzeko eta prestakuntza zein antolakuntzaren alorretako mugak gainditzen laguntzeko, baita lege, zerga eta administrazioaren alorretakoak ere, muga horiek berrikuntza gure enpresetan hedatzea eragozten duten neurrian.

Horretarako, informazio- eta sentsibilizazio-jarduerak antolatzen ditugu, hainbat gairi buruz: berrikuntzaren eta IKT berrien kudeaketa, dinamizazioa, proiektuetarako zerbitzuak eta laguntza, teknologia-merkatuarekiko bitartekaritza, eta finantzaketa-iturri publiko zein pribatuak eskuratzeko aholkularitza.

  • Berrikuntzaren alorrean gaitzeko jarduerak:
    • e-Gerentes Innovación programa
    • Berrikuntza-liderrentzako EnRed lantegia
  • Berrikuntzari eta IKTei buruzko sentsibilizazio- eta informazio-jarduerak
  • Berrikuntzarako eta IKTetarako laguntza publikoei buruzko aholkularitza:
    • Beste laguntza eta diru-laguntza publiko batzuk. Industria Teknologiaren Garapenerako Zentroen informaziorako PIDI gunea.
    • Berrikuntza-dinamizatzaileen programa
    • SPRIk agindu eta Ogasunak aintzat hartu beharreko txostenak
  • Berrikuntzarako Lankidetza:
  • Erakundeetako ordezkaritza:
    • Innobasque
    • Gipuzkoa Berritzen

Nobedadeak eta Azpimarratzekoak Bazkideak

Dokumentuak Bazkideak

Bilaketak egiteko formularioa

Bilaketa azkartu nahi baduzu hautatu ondoren aipatzen diren kategorietako bat: