Ezagutzaren Kudeaketa eta Prestakuntza

Kudeatzaile eta zuzendarien prestakuntza

Enpresak aldaketa prozesuan egokitzen eta lehiakortasunean hobetzen laguntzeko ADEGIk zuzendari nagusiei, gerente eta direktiboei zuzendutako programa hauek garatzen ditu. Partehartzaileen trebetasunak garatzen eta beraien arteko ezagueren-igorpena lantzen dira.

• e-Gerenteak

e-Gerenteak programak gerenteen gaitasunak sakon aztertzeko eta hobetzeko aukera ematen du, formatu malgu eta parte-hartzaileen beharretara egokitutako metodologiaren bidez. Formatu horri esker, bidenabar, parte-hartzaileek ikasitakoa berehala aplika dezakete.

e-Gerenteak programak banakako lana eta taldekako aurrez aurreko prestakuntza uztartzen ditu. Programa horren bidez, banakako nahiz taldekako helburu eragileak lantzen dira, eta sare-prestakuntza sustatzen da foroen, mintegien, eta solasaldien bidez. Jarduera horiek guztiak enpresa-munduaren errealitatea ezagutzen duten adituen laguntzaz gauzatzen dira.

e-Gerenteak programa pedagogia aktiboaz baliatzen da. Ikaskuntza-helburuak proposatzea eta taldean zenbait kasu lantzeko ohitura garatzea da, hain zuzen, programa berritzaile horren oinarria. Programan parte hartzen dutenei banakako helburuak ezartzen eta beren taldeak entrenatzen irakatsiko diete adituek. Adituek, gainera, zenbait ezagutza trukatzen dituzte beste enpresa batzuetako liderrekin, pentsaera dinamikoa sortu eta pentsaera hori izateko gogoa pizten delarik programan parte hartzen dutenen baitan.

e-Direktiboak

• Direlan

• Prevención de Riesgos Laborales para Gerentes y Directivos/as

Gerente eta zuzendarientzako prestakuntza, lan-arriskuen prebentzioaren kudeaketaren buru izan daitezen beren enpresetan.

• AdegiTop

Enpresari eta enpresatako direktiboei zuzendutako programa nagusia da. Goi-mailako enpresa esperiantziak burutu dituzten enpresariengandik zuzen-zuzenean jaso ahal izatea eskeintzen du. Honela, partehartzaileek ezarpen parktiko batera biltzeko aukera dute, prozesu horretan izandako lorpen eta hutsegiteak ezagutuko dituztelarik.

 • ADEGI Aula

Nobedadeak eta Azpimarratzekoak Bazkideak

2012/05/08

Gerente eta Zuzendarientzat Laneko Arriskuen Prebentzioan Formakuntza Eskaintza|
1go saioa 2012/05/08 15:30etatik 19:30etara
2. saioa 2012/05/29 15:30etatik 19:30etara

2012/05/08

e-Direktiboak - Pertsonen Garapena| Maiatzatik ekainera

2012/05/10

e-Direktiboak - Lidergoa| Maiatzatik urriara

Dokumentuak Bazkideak

Bilaketak egiteko formularioa

Bilaketa azkartu nahi baduzu hautatu ondoren aipatzen diren kategorietako bat: