Ingurumena

INGURUMENA indar nabarmenez sartu eta gure enpresen arreta geroz eta handiagoa eskatzen duten jardueretako bat bihurtu da. Horrez gain, Europako herrialdeetan lehiakortasun-elementu gero eta garrantzitsuagoa da.

Euskadiko enpresek aspalditik dakite zer erantzukizun eta eginbehar dituzten beren jarduerak gauzatzean, eta behin eta berriz erakutsi dute ingurumenarekin duten konpromisoa: legezko betebeharrak askogatik gainditzen dituzten baldintzak onartu dituzte, eta lankidetzan aritu dira aberastasuna, ongizatea eta iraunkortasuna bateratzeko bidean.

Europako, Espainiako eta Euskadiko legeen presioaren eta geroz eta konplexuagoak diren administrazio-betebeharren ondorioz, aholku-eskaera handituz doa, baita informazio, orientatze eta prestakuntzaren beharra ere. Presio hori kostutzat har daitekeen arren, lanean jarraitu behar dugu ingurumenaren aldagaia lehiakortasun-balio gisa txertatu, eta berrikuntzarako eta nazioartean hedatzeko abagune bilakatzeko.

Ingurumenaren alderdian, ADEGIk honako jarduera hauek antolatzen ditu:

  • Ingurumenari buruzko legediaren eta lege-berrikuntzen jarraipena eta jakinarazpena
  • Bazkideei argibideak ematea lege-eskakizun berriek enpresetan duten eraginari buruz
  • Ingurumenari buruzko jakinarazpenak
  • Enpresako ingurumen-arduradunen Ekotalde foroa
  • Enpresentzako ingurumen-jardunaldi eta -lantegiak antolatzea
    • Jardunaldiak
    • Lantegiak
  • Gipuzkoako enpresak ordezkatzea herri-administrazioen eta batzordeen aholkularitza-organoetan

Nobedadeak eta Azpimarratzekoak Bazkideak

Dokumentuak Bazkideak

Bilaketak egiteko formularioa

Bilaketa azkartu nahi baduzu hautatu ondoren aipatzen diren kategorietako bat: