Ezagutzaren Kudeaketa eta Prestakuntza

Baliabide fisikoak pisua galtzen ari diren ekonomia batean gaude, eta adimen-kapitala eta eskarmentua dira gure ondasunik garrantzitsuenak; horregatik, EZAGUTZAREN KUDEAKETA estuki lotuta dago enpresa-lehiakortasunarekin.

Arlo honen helburu estrategikoa da norbanakoen eskarmentua eta erakundeetan pilatutakoa bideratzea, ikaskuntza kolektiboa bultzatu eta, horren ondorioz, enpresa-sareentzat lehiakortasun-abantaila bihurtuko den gune bat sortzeko. Horretarako, funtsezkoa da gure enpresentzat erabilgarriak eta garrantzizkoak diren ezagutzak antzematea eta ezagutza horiek bizkor eta modu malguan igortzeko gai izatea, enpresen beharrizanetara egokituta.

Ildo horretatik, ibilbide luzea daukagu etengabeko prestakuntza, eta hainbat gaitze- eta prestakuntza-jarduera gauzatu ditugu, bai gerente eta zuzendarientzat, bai bitarteko buruentzat, bai eta langile guztientzat ere. Horien artean, aipatzekoak dira, besteak beste, e-Gerentes izeneko programa, goi-mailako ikastaroak, lantegiak, topaketak (AdegiTop) eta informazio-jardunaldiak.

Erakundeetako ordezkaritza

  • Hobetuzeko patronatua
  • IMHko patronatua
  • Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua
  • Tolosako Paper Eskola

Datozen gertakariak

As As As Os Os La Ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29        
2012/02/24 | Jardunaldiak

GLOBALINK - Kooperazioan NAZIOARTEKOTZEKO Herraminta . | Hurrengo ostirala, otsailak 24ean 9:30etatik 11:30etara ADEGIn.

2012/02/27 | Jardunaldiak

Lan-Erreforma Berriari buruzko informazio jardunaldia. . | Astelehena, otsailak 27ean, 9:30etatik 11:30etara ADEGIn.

2012/02/29 | Jardunaldiak

Europar Batasuneko 7. MARKO programara proiektuak presentatzeko aholkularitza . | Ordutegia: 9:30 - 11:30

2012/03/01 | Jardunaldiak

Mintegi Praktikoa - «Nola eskatu Laguntza Publikoak Enpresa Proiektuetarako» . | Data: martxoak 1ean. osteguna
Ordua: 9:30tatik 13.00etara
Lekua: ADEGI

2012/03/14 | Kudeatzaile eta zuzendarien prestakuntza

Lidergo Gaitasuna - Martxoak 2012. . | e-Gerenteak