- Hasiera
- Lehiakortasuna eta Berrikuntza
- Ezagutzaren Kudeaketa eta Prestakuntza
- Ezagutzaren Kudeaketa eta Prestakuntza
Ezagutzaren Kudeaketa eta Prestakuntza
Ezagutzaren Kudeaketa eta Prestakuntza
ADEGI-k bere enpresa-bazkideei eskaintzen dizkien prestakuntza ekintzen barruan, In-Company Prestakuntzaren bitartez, neurrira egindako programak garatzen ditugu, enpresen beharretara egokitutakoak, malguak, eta edukietara, metodologiara eta planifikaziora zein enpresaren helburu eta ezaugarrietara eta beren zuzendaritza taldeen profilera moldagarria.
Edukietako batzuk hauek dira: Lidergoa, Planifikazio Estrategikoa, Ekonomia-Finantza Kudeaketa, Prebentzioa, Negoziazioa, Pertsonen Kudeaketa, Proiektuen Kudeaketa, Adimen Emozionalaren Garapena eta Berrikuntza.
Gure In-Company ikastaroak empresa munduko profesionalek ematen dituzte; esperientzia zabala dute prestatzaile gisa, batik bat e-Gerenteak eta e-Zuzendariak programetan, beren proiektuen garapenen arreta pertsonalizatua eta programaren neurrira egindako diseinua bermatuz.
In-company proiektuek fase hauek dituzte:
- » Beharren azterketa
- » Helburu operatiboen ezarpena eta programaren Diseinua
- » Prestakuntza burutzea
- » Prestakuntzaren ebaluazioa
- » Etengabeko prestakuntzarako laguntza eta diru-laguntzen kudeaketaren inguruko orientazioa
