Lehiakortasuna eta Berrikuntza

Gure enpresa bisitatzen ari den talde batMerkatuko testuinguru global honetan, non baldintza, kostu eta kultura ezberdinetako herrialdeetatik datozen eragileen partaidetza geroz eta handiago den, Gipuzkoako enpresek hainbat erronkei aurre egin behar diete. Horien artean garrantzitsuena hauxe da: enpresaren lehiakortasuna areagotzea balio erantsi handiagoa duten produktuak lortzeko eta antolakundeen gaitasuna handitzea ideia eta produktu berriak sortuz edota merkatu aukerak bilatuz.

Gure enpresen lehiakortasuna eta berrikuntza sustatzeko estrategia honetan ADEGIren lana zuzentzen duten hiru zeharkako ardatzek bat egiten dute:

  • Enpresa interesak sustatu eta defendatu, enpresei buruzko iritzi baikorra sortuz lehiakortasuna eta garapen ekonomikoa lortzeko helburuarekin konpromisoa agertzen duen gizartean, politika publiko aurreratuetan eta erakunde egonkorretan.
  • Kalitatezko zerbitzuak eskaini eta ezagutza partekatu Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobetzeko: berrikuntza, merkatuak, teknologia, antolaketa, ingurumena.
  • Enpresarien topagunean sustatu enpresaburuen artean haien esperientziak partekatu eta zabaltzeko eta enpresaburuen arteko harremanak sustatuko dituzten sareak sortzeko.

Gure helburu nagusia da bertako enpresen lehiakortasuna areagotzea globalizazioaren erronkei aurre egiteko gai izan daitezen. Horretarako erremintak, prestakuntza, informazioa eta ezagutza eman eta lehiakortasunean eta berrikuntzan aurreratuagoa izango den lurralde bat lortzeko baldintzak sortzen laguntzen diegu.