ADEGIk eskaintzen dizuna

1. Enpresa interesen defentsa eta ordezkaritza:

ADEGIk enpresariaren interes orokorrak babestu, ordezkatu eta sustatzen ditu. Gogotsu hartzen ditugu bazkide berriak horrek gure taldearen gaitasuna indartzen duelako.

  • Lobby-a: enpresei zuzenean eragiten dieten lege, araudi eta arauekin lotuta dauden gaien jarraipena/eragina.
  • Erakunde ordezkaritza: Erakunde ezberdinetan duen parte-hartze aktiboari esker, ADEGIk enpresarien ahotsa entzunarazten du.
  • Baliabideen sorrera: Enpresa behar nagusiei erantzuna emateko baliabide eta erakunde berriak.
  • Negoziazio Kolektiboa: Gipuzkoako langileen % 90 baino gehiagori eragiten dieten hitzarmen kolektibo ia guztiak negoziatuz.
  • Enpresariaren irudia: Gizartean eta komunikabideetan enpresariaren balio positiboak sustatuz.
  • Topaleku: lanerako gune komunak ahalbidetuz eta enpresari-sareak sortuz.

2. Balio Erantsiko Zerbitzuak:

ADEGIk enpresa bakoitzari egokitutako balio handiko zerbitzu ugari eskaintzen ditu:

  • Aholkularitza: Lanari buruzko galderak eta aholkularitza, Pertsonen Kudeaketa, Laneko Arriskuen Prebentzioa, Zergak, Merkataritza, Enpresei zuzendutako laguntzak, Ingurumena, Familia-enpresak, Berrikuntza eta Lehiakortasuna, Enpresako Gizarte Erantzukizuna, Ekintzailetza eta Langileen Kontratazioa.
  • Informazioa: Gure intranetaren bitartez eguneroko prentsaren laburpena lortu ahal izango duzu, baita Gipuzkoako enpresei buruzko informazioa, Legedia, Analisi eta Ikerlan Ekonomikoak, Estatistikak, etab.
  • Prestakuntza: Hainbat programetan parte hartu ahal izango duzu, hala nola, e-kudeatzaileak eta e-zuzendariak (kudeaketarako gaitasunen hobekuntza), Direlan (zuzendariei zuzendutako prestakuntza), AdegiTop (enpresarien topalekuak)...gainera, ADEGIk antolatzen dituen bestelako jardunaldi eta tailerretan ere parte hartzeko aukera daukazu.
  • Enpleguaren ataria: zure enpresan lan egiteko interesa agertu duten hautagaien curriculumak jasoko dituzu.
  • Erreklamazioak: Administrazioarekin daukazun harremana behar bezala kudeatzen lagunduko zaitugu: erreklamazioak, galderak eta iradokizunak.

3. Bazkideak dituen beste abantaila batzuk:

ADEGIk zera eskaintzen dizu:

  • Prezio bereziak ADEGIk antolatutako kostu gehigarria daukaten jardueretan.
  • Hirugarrenei zuzendutako zerbitzu eta produktu ezberdinak lortzeko baldintza bereziak edo abantailatsuak.
  • Zure enpresako bilerak egiteko ADEGIren areto eta instalazioak erabiltzeko aukera.

Interesatzen zaizu: