Erabilerraztasuna

Zer da erabilerraztasuna?

Web gune bat erabilerraza izateak adierazten du web gune horretara eta haren edukietara sartzeko gaitasuna handia dela erabiltzaileen nabigazio testuingurua edota ezintasuna alde batera utzita.

Nabigazio testuinguruak hauek guztiak hartzen ditu barne: gailuak, nabigatzaileak, Internetera konektatzeko abiadura, periferikoak, nabigatzailearen edo ekipoaren konfigurazioa, ingurumeneko baldintzak, etab.

Ezintasuna aipatzerakoan ikusmen-, entzumen- eta mugimendu-urritasunak eta urritasun kognitiboak kontuan hartzen ditugu.

Konpromisoaren adierazpena

Horregatik guztiagatik gure web guneak bertako edukien erabilerraztasuna bermatzen du, W3Cren (World Wide Webaren Partzuergoaren) barruan dagoen WAI Lan Taldeak (Webaren Erabilerraztasunerako Ekimena) ezarritako Erabilerraztasun Jarraibideen arabera. World Wide Web-aren aldeko Partzuergoa).

W3C Partzuergoak ezarritako web estandarrei esker -hala nola Markatze semantikorako 1.0 XHTML 1.0 Transtional eta diseinurako ur-jauzi formako estilo-orriak (CSS)-, webgunea hainbat gailu eta plataformatan ikusi daiteke, baita edukia ondo inprimatu ere.

Web gunearen erabilerraztasunari buruzko galderarik, iradokizunik edota arazorik izanez gero,jar zaitez gurekin harremanetan posta elektronikoko helbide honen bitartez: adegi@adegi.es

Bat-etortzeari buruzko ikonoak

ADEGIren web guneak honako baldintza hauek betetzen ditu:

Bat dator W3C WCAG 1.0-REN "AA" mailarekin 1.0
A-Bikoitza mailako 1.0 Web Edukiarentzako Erabilerraztasun-jarraibideekin bat datorrela adierazten du. Esteka honi jarraitzen badiogu erabilgarritasun-mailei eta haiei dagozkien ikonoen erabilerari buruzko azalpenak ikusiko ditugu.
W3C-WAI-ren A Bikoitza mailako 1.0 Web Edukiarentzako Erabilerraztasun-jarraibideekin bat datorrela adierazten duen ikonoa.
XHTML 1.0
XHTML lengoaiaren 1.0 Transitional bertsioa zuzen erabili dela eta bere sintaxia lengoaia horren sintaxiari egokitzen zaiola adierazten du. Esteka horrek W3Caren balioztapenerako zerbitzura eramaten gaitu.
XHTML 1.0-en ikono baliagarria
CSS-2
Erabilitako estilo-orrien sintaxia egokia dela adierazten du. Esteka honek W3C-aren ur-jauzi formako estilo-orriak baliozkotzeko zerbitzura eramaten gaitu.
CSS-en ikono baliagarria

Nabigatzeko laguntza

Letraren tamaina aldakorra
Web gunen honetako orrialdeen diseinuan unitate erlatiboak erabili dira, testuen tamainan, esate baterako. Orrialdeak edozein bereizmenetan ikusiko dira, eta erabiltzaileak, testuaren tamaina aldatzeko aukera izango du aukera hori badauka.
Gunearen mapa
Erabiltzaileak orrialdeen aurkibide bat aurkituko du gunearen maparen bitartez.
Nabigatzeko ibilbidea
Erabiltzaileak beti jakingo du zein sail/azpisailetan dagoen, orrialdearen goiko aldean dagoen nabigatzeko ibilbideari esker.
Teklatuaren bidezko sarbideak
Teklatuaren bidez zuzenean nabigatu eta irits daiteke edukietara. Tekla horiek erabili ahal izateko, honako tekla-konbinazio hauek erabili beharko dira, sistema eragilea kontuan hartuta, betiere:
Firefox
ALT + Shift + Teklatuko zuzeneko sarbide-tekla
Internet Exploren 5 edo bertsio berriagoak:
ALT + Teklatuko zuzeneko sarbide-tekla + ENTER
Opera:
Maiuskulak + Esc (zuzeneko sarbide-teklak aktibatzeko)
MacOS:
CONTROL + Teklatuko zuzeneko sarbide-tekla

Honako hauek dira web gune honetarako sarbide-teklak:

Sarbide-teklak:
0
Orri nagusia
1
Joan menura
2
Joan edukira
3
Harremanetarako
4
Web gunearen mapa
5
Erabilerraztasuna
Testu soileko nabigatzaileak edo ahots bidezko nabigatzaileak (pantailako irakurleak) erabiltzen dituztenek zuzenean joan ahal izango dute nabigazio-menura eta orrialde bakoitzeko edukira, webgune honetako orrialde guztien hasieran jarri diren "Joan menu nagusira" eta "Joan edukira" loturen bitartez, edo bestela, 1 sarbide-tekla eta 2 sarbide-teklaren bidez, hurrenez hurren.
Irudiak
Irudi konplexuak LONGDESC ezaugarriarekin edo lineako deskribapen batekin datoz. Deskribapen horiek irudiaren edukia behar bezala azaltzen dute.
Fitxategiak jaitsi
Webgune honetatik jaitsi daitezkeen fitxategiak RTF edo PDF formatuan sortu dira, ahal bezain errazen erabiltzeko moduan.
Gainera, dokumentu horien laburpenak ere sartu dira jaitsitako fitxategiak irakurtzeko zailtasunak dituztenentzat.
Link Types (rel estekak)
Testu soileko nabigatzaileetan eta pantailako irakurleetan nabigatzeko lotura bereziak jarri dira.
Netscape 6, Opera 7 edo Mozillan oinarritutako nabigatzaileek nabigazio-barra osagarria dute lotura hauen erabilera errazteko:
index:
Orrialde nagusiarekin lotura.
contents:
Gunearen maparekin lotura.
help:
Erabilerraztasun-politikarekin lotura.
copyright:
Legezko informazioarekin lotura.