Komunikazioa eta prentsa
RSS
RSS kanalak
ADEGI.eu-ek bi RSS kanal eskaintzen dizkizu:
Nola harpidetu?
Nola jakin interneteko web gune edo informazioek RSS formatua daukaten ala ez?
Oso erraza da. Feed-ak web guneetan adierazita datoz "RSS" siglak dituzten koadrotxo batzuetan edota atari honetan erabiltzen den ikono batzuen bitartez:
Nabigatzailean aurretik zehaztutako irakurgailu bat edo idazmahaiko irakurgailu bat badaukazu, sakatu ikonoa eta RSS kanala automatikoko gehituko zaizu.
Web irakurgailu bat erabiltzen baduzu, ziur aski kanaleko rss helbidea sartu beharko duzu harpidetza egiteko. Zalantzarik baduzu zoaz zure irakurgailuaren laguntza eremura.
Komunikazioko RSSaren helbidea: http://www.adegi.eu/rss/rss_komunikazioa.php?idioma=
eu
Ezagutzaren Kudeaketa eta Prestakuntzaren RSSaren helbidea: http://www.adegi.eu/rss/rss_prestakuntza.php?idioma=
eu
Zer dira RSS kanalak?
RSS kanalak edukiak modu automatikoan banatzeko modu bat dira. Edukiak web gune jakin batzuetan sarri sartzen diren erabiltzaileei bidaltzen zaizkie, horietan sartzeko beharrik gabe. Edukiak kanal batzuen bitartez banatzen dira. Erabiltzailea "feeds" deituriko kanal horietara harpidetu daiteke. Kanal horiek irakurtzea ahalbidetzen duten aplikazioek hainbat izen dituzte baina ohikoenak hauek dira: "berri irakurleak", "feeds agregatzaileak", "kanal irakurleak", "Newsreaders" edo "Feed Reader".
Berri irakurleak
Berri irakurleak edo feed agregatzaileak izena emateko eta kanalak edo feed-ak irakurtzeko programak dira. Programa horiek erabiltzailea harpidetuta dagoen web guneetako eguneraketak bildu eta erakusten dituzte: berrien izenburuak, laburpenak, edo testu osoa. Irudi, audio eta bideo fitxategiak ere agertzen dira. Hots, web guneetako edukirik berrienak biltzen dituzte.
Hortaz, horiei esker erabiltzaileak oso azkar eskuratu ditzake harpidetuta dagoen web guneetako, blogetako, egunkarietako eta abarretako eduki berriak. Irakurle ugari dago, adibidez, Pcan instalatu daitekeen idazmahaiko programa bat (webean oinarrituta dagoena).
Hona hemen webean oinarritutako berri irakurle edo agregatzaile batzuk:
- Bloglines
- FeedTwister
- Netvibes
- Windows Live (pertsonalizatutako orria)
- Google Reader
Hona hemen idazmahaiko berri irakurle edo agregatzaile batzuk:
- Newsgator (Outlook-en osagarria)
- FeedReader (Windows)
- RssReader (Windows)
- Sharp Reader (Windows)
- AmphetaDesk (Windows, Mac, Linux)
- Xcast (Mac)
- NetNewsWire (Mac)
- Straw (Linux)
Plug-in moduko agregatzaileak
- Nabigatzailea Firefox
- Posta elektronikoaren kudeatzailea Thunderbird
- Suite Opera: Opera Mail
